2025/03/13 18:00

Tailerra

Laia Laudio: Yare Fest musika-tailerra

Laia Laudio: Yare Fest musika-tailerra
Kasinoa, Laudio

Dinamizatzailea: Yare Collective
Eguna: Mar­txoak 13, osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: Kasinoa
Publikoa: Gazteen­tzat
Hizkuntza: Euskara
Izena emateko argibideak:
Email bidez: laialaudio@laudio.eus
Beharrezko datuak:
 • Gaia (ekintzaren izena)
 • Izen-abizenak
 • Jaioteguna
 • Telefonoa
Telefonoz: 94 403 48 50
Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan
Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte

Yare Collective emakumeen proiektu musikala da, 2019an Euskal Herrian sortua. Ayelen (Nacarí) eta Madgyalen (Maialen) dira taldekideak, lanbidez gizarte-integratzaileak. Inguruko reggae/soundsystem eszenaren barruan emakumeak ikusarazteko beharra hautematean sortu da proiektu hau, baita reggaea maite dutelako eta besteekin partekatu nahi dutelako ere. Gainera, eskuz sortutako soinu-ekipo propioa dute, euren gustu eta lehentasunen arabera.

Proiektuak hainbat helburu ditu: euren ikuspegia eta energia femeninoa ematea reggae eta soundsystem eszenari; aldaketa soziala eragitea, balio nagusiak bestea errespetatzea eta zaintzea izanik; eta inguruan reggae/soundsystem kultura sustatzea. Hori dela eta, euren saioetan kontzientzia sozialez tindatutako gaiak, ahots femeninoak eta bertoko artistak aurki ditzakezu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide