Laudioko PSE-EEk oharra zabaldu du azaltzeko adostasuna erdietsi duela EH Bildurekin udal aurrekontuei begira. Hori dela eta, Loli Muriel zinegotzia abstenitu egingo da udalbatzan.
Ordezkari sozialistaren ustez, "herriko egoera sozioekonomikoak behar ditu akordio politiko zabalak eta ekipamenduen inbertsio publikoa bermatzea". Horregatik, hain zuzen, baliatu dute jarrera eraikitzailea udal aurrekontuen negoziazioan eta iazko ildo berari eutsi diote.
Adostasuna hainbat puntutan
Hitzartutakoari esker, berarentzat beharrezkoak diren ekimenak txertatu ditu PSE-EEk aurrekontuen proiektuan. Honako hauek, zehazki:
- Bide segurtasuna eta mugikortasuna hobetzeko ikerketa finantzatzeko diru kopurua.
- Aparkaleku gehiagoren planifikazioa.
- Zebrabideen iluminazioa.
- Arraño eta Alberto Acero eraberritzeko planak.
- Merkatal jardueraren promozioa.
- Ikastetxe publikoetan inbertsioak.
- Edadetuen jantokia.
- Arriskuen mapa, segurtasun gutxiko guneak ekiditeko. Esparru horiek argitzeko egitasmoa.
- Sastraken garbiketa.
- Kale-izendegiaren eta espazio publikoen genero ikuspegiko azterketa, emakumeek udalerriaren garapenean eta bizitasunean egin dute ekarpena aitortzeko.
- Zentro erregionalen finantzazioa handitzea.
- Migratzaileen harrerarako sarea sortzea.
- Oroimen historiko eta demokratikoa sustatzeko ekintzak antolatzea.
- Kirol kontseilua osatzea, herrian dagoen jarduerak koordinatzeko eta kirol gutxituak bultzatzeko.