Buru-belarri ari dira Aretako Egunaren II. edizioa antolatzen eta, egitaraua prestatzeaz gain, Aretako Errepublikako nortasun agiria egin nahi dute apirilaren 5ean (hau da, ospakizunaren datan) zabaltzeko.

Interesdunek martxoaren 30era arte izango dute tartea euren izen-abizenak eta argazki bat bidaltzeko aretakulturaetxea@gmail.com helbide elektronikora. Apirilaren 5ean bertan banatuko dituzte agiriak Kultura Etxean, euro baten truke.
Egitasmoaren antolatzaileek adierazi dute asmoa dela herri izaera indartzea eta jadanik ia mila lagunek eskatu dutela.
