Datorren ostegunean, martxoak 20, Laudio Lagunkoia programaren talde eragilea osatuko da; Herriko Nagusien Kontseilua sortzeko talde motorea alegia. Laudioko herritar nagusien ongizaterako pentsatutako programa honek kolektibo hori herriari dagozkion gai guztietan inplikatzea bilatzen du. Saioa Kasinoan izango da 18:30ean.
“Laudiok duen erronka demografikoa geroz eta handiagoa da, horregatik, herriko eragile eta adinekoak batu nahi ditugu, Laudioren orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko. Horretarako, herriak dituen beharrak identifikatu, Laudio Lagunkoia dinamikarekin egin dezakeguna ikusi eta orainean bizi ditugun arazoei aurre egiteko estrategiak pentsatu behar ditugu. Zuen esperientziak entzun nahi ditugu eta elkarlana abiatu”, adierazi du Luz Temiño, Nagusien zinegotzi delegatua.