Indartsu hasi da Aiarako Bira, nazioarteko parte hartzaileekin

Erredakzioa 2025ko mar. 16a, 19:08

Laudion egin zen lehen etapa atzo, eta gaur Orozkotik Madariara joan dira txirrindulariak. 

Asteburu honetan hasi da Aiarako Biraren XXXV. edizioa. Atzo arratsaldean abiatu zen lehen etapa Laudioko Aldai plazatik. Cesar Solaun txirrindulari profesional ohia arduratu zen zinta mozteaz, Ainize Gastaka alkatearekin batera. 

Jarraian abiatu ziren txirrindulariak, eta lau itzuli egin zituzten guztira herrigunean zein inguruko auzoetako barrena, 43 kilometro orduko bataz besteko abiadurarekin. 

Gran Canaria Bike Team taldeko Dario Gimeno Pardo gailendu zen lehen proba horretan, eta Ibai Colmenero txirrindulari aiaraldearrak bosgarren zeharkatu zuen helmuga. 

Antolatzaileek nabarmendu dute nazioartera jo duela aurtengo edizioak, Turkiako Selekzio Nazionaleko kideak bertaratu baitira proban parte hartzeko: 

Bigarren etapa, Orozko eta Madaria artean

Gaur goizean, aldiz, bigarren etapa egin da, Orozkotik Madariara joan dena. 

Antolatzaileek zuzenean emititu dituzte bi lasterketak:

Hurrengo bi asteetan ebatziko da aurtengo bira, bi etaparekin asteburu bakoitzeko:

  • Martxoak 22, 16:00etan Okondo-Markuartu (kronoeskalada).
  • Martxoak 23, 10:30ean Amurrio-Amurrio.
  • Martxoak 29, 16:00etan Artziniega-Artziniega.
  • Martxoak 30, 10:30ean Arespalditza-Arespalditza.

Probaren webgunean ikusi daiteke lasterketa bakoitzari lotutako informazio guztia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide