Ikusten duzuna baino gehiago proiektuaren irabazleak izan dira Lamuzako Eskolako ikasleak. Programa horretan 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Araban osoan.
Ingurumena da egitasmoaren ardatza. Zenbait hilabetez Lamuza Eskolako ikasleek hezkuntza zentroko behar nagusiak identifikatu dituzte eta dekalogo bat sortu dute horiei guztiei irtenbidea emateko.
Gazteek eskolan antolatu zituzten jarduera ugarien artean, honako hauek nabarmendu dituzte: ikasgeletan egiten diren eskulanetarako baliagarriak izan daitezkeen birziklatutako materialekin puntu berde bat sortzea, 0 hondakin astea antolatzea (ekintza honekin hondakinen kopurua %10 murriztu zen), Gabonetatik bueltan jostailuen trukea egitea eta data horietako kontsumoaren neurrigabeko gorakada aztertzea eta, azkenik, familia guztiak inplikatu zituen jarduerarik berritzaileena, kafe-solasaldia.
Ekimen horietan aniztasun funtzionala duten begiraleen laguntza izan dute, eurek irakatsi baitiete nola murriztu, berrerabili eta birziklatu.