Azken erromantikoak filmak jarraitzen du bere bide naturala egiten. Zinema aretoetako eta jaialdietako bidaia amaituta, streaming plataformetara egin du salto. Hain zuzen, HBO Max izan da bere katalogoan hartu duena.
HBO Max Warner Bros konpainiaren zerbitzua da eta HBO kable bidezko telebista estatubatuar ospetsuaren edukiak eskaintzen ditu (The Wire, The Soprano edota Game of Thrones, esatearren), baita Discovery kanalarenak ere.
Orain, Txani Rodriguez laudioarraren liburuan oinarritutako pelikula batu dute euren eskaintzara. Gogoratu beharra dago filmaren protagonista Aiaraldeko beste herritar bat dela, Miren Gaztañaga antzezlea, alegia.