Egun osoko egitarauarekin independentziaren beharra aldarrikatu zuen eskualdeko Ernai gazte antolakundeak iragan larunbatean. Dozenaka gazte elkartu ziren Laudion goizean goizetik.
Iluntzean mobilizazioa egin zuten herriko kaleetan barrena. Osteko ekitaldi politikoan gazte antolakuntza balioan jarri zuten. Horrekin batera, Pablo Gorostiaga omentzeko ere probestu zuten hitzartzea gazte antolakundeko kideek. Izan ere, martxoaren 22an 10 urte beteko dira Gorostiaga espetxetik atera zela, Herrera de la Manchako kartzelan zortzi urteko kartzela zigorra bete ostean.