Iker Colmenerok garaipen kitzikagarria lortu du Altsasun

Aitor Aspuru Saez 2025ko mar. 20a, 07:00

Iker Colmenero Franqueses del Vallesen. / Alimco

Esprint estu eta luzean irabazi zuen laudioarrak lasterketa.

Lasterketa paregabea egin zuen igandean Iker Colmenero Alimco Campagnolo taldeko txirrindulari laudioarrak Nafarroan eta, horri esker, Altsasuko Udaberriko XXXIX. Saria irabazi zuen.

Etapa ez zen samurra: 80 kilometroko ibilbidea zen, Altamirako mendatea hiru aldiz zeharkatuta. 

Edonola ere, Colmenerok ez zuen azken unera arte itxaron nagusitasuna bilatzeko. 30. kilometrotik aurrera ihes egin zuen, lau kirolariko tropel txikian sartuta. Laudioarrarekin batera Iñaki Lopez, Luca Martinez eta Conor Aramburu aritu ziren nor baino nor indartsuago.

Berdintasuna izan zen etengabeko joera eta Altamirako mendatean erasora jo arren, inork ez zuen lortu distantzia ezartzea. Gauzak horrela, azken metroetan jokatu zen garaipena eta lau txirrindulariek ekin zioten esprint luze eta bizia egiteari. 

Tentsioa handia izan zen, baina hortzak estututa (literalki) Iker Colmenero izan zen helmuga zeharkatu zuen lehen txirrindularia eta poztasuna agerikoa izan zen bere aurpegian.

Aipatu beharra dago aurreko astean laugarren postuan amaitu zuela Franqueses del Valles Sari Nagusian.

Bigarren aldiz zapaldu du podiuma Altsasun

Junior kategorian izan da irabazlea Colmenero Altsasun, baina kadete kategorian zegoenean hirugarren izan zen Aiala Txirrindularitza Elkartearekin, 2023an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide