Dozenaka gazte animatu ziren atzo Laudioko Gazte Mundialito Antirrazistaren lehen edizioan parte hartzera. Arratsaldeko bostak pasata hasi zituzten partidak Lamuza parkeko futbito zelaian, eta bi ordu iraun zuen topaketak. Ondoren, elkarrekin meriendatzeko aukera izan zuten gazteek.
Laudioko kale hezitzaileek sustatu zuten ekimena, Udalarekin elkarlanean. Egitasmoaren helburua izan zen jatorri ezberdinetako kuadrillen arteko harremanak sustatzea, elkarrekin kirola praktikatzea sustatuz. Izan ere, kale hezitzaileek eurek azaldu dutenez, orain arte hainbat kuadrillek erabiltzen zuten parkeko zelaia, "baina ez ziren euren artean nahasten".
Argazkiak: Susterra elkartea eta Txabi Alvarado Bañares