Aldarrikapenekin jarraitzen dute Laudioko udal langileek, "egonkortzea, balorazioa eta lan-osasuna bermatzeko"

Maider Ramirez Martin 2025ko mar. 28a, 11:00

Aurreko bi ostegunetan egin dituzte langileek elkarretaratzeak, udaletxe parean. / Aiaraldea.eus

Laudioko EAJk "erabateko babesa" azaldu die langileei, eta EH Bilduren kudeaketa kritikatu du.

Elkarretaratzea egin zuten atzo Laudioko udal langileek, iragan asteko aldarrikapenekin jarraitzeko. Eskakizun “urgenteak” dira mahai gainean jarri dituztenak, LAB eta ELA sindikatuek adierazi zutenez.  

Alde batetik, langileen izendapenak betetzea eta prozesua ahalik eta lasterren bukatzea exijitu diote Udalari, baita lanpostuen balorazioa behin betiko onartzea ere. Horretaz gain, 2020ko peoi espezialisten Enplegu Publikoaren Eskaintzarekin amaitzea ere eskatu dute, eta langileon lan-osasuna bermatzeko neurriak ezartzea.  

 EAJren babesa 

Laudioko EAJk “erabateko babesa” adierazi nahi izan die udal langileei, eta EH Bilduren kudeaketa kritikatu: "Ezin dugu onartu Gobernu Taldeak Udalaren  funtzionamenduari eusten diotenen beharrak alde batera uzten jarraitzea. EH-Bilduk giza baliabideak kudeatzeko erabateko ezintasuna erakutsi du,  funtsezko prozesuak blokeatuz eta langileen bidezko aldarrikapenak mespretxatuz” gaitzetsi du Ander Larrinaga zinegotziak. 

Era berean, azpimarratu dute Enplegu Publikoaren Eskaintza “justifikaziorik gabe” atzeratu dela, eta aurreko legegintzaldian “prozesu hori oso aurreratuta” utzi zuela EAJk.  

Jeltzaleek adierazi dutenez, egoerak laudioar guztiei eragiten die, “administrazio desantolatu eta ez-eraginkor baten ondorioak jasaten baitituzte”. Hortaz, oposizioko talde nagusiak EH Bilduri eskatu dio “blokeo jarrera bertan behera uzteko eta arduraz gobernatzen hasteko.” 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide