Goizean umeek hartu dute rokodromoa eta 14 urtetik azpiko dozenaka gaztek eta gurasok bete dute kirol azpiegitura.
Arratsaldean helduen txanda izan da eta berriro adin anitzeko ehunka lagun bildu dira Latiorroko rokodromoan. Bost finalista aritu dira gizonezkoen finalean eta beste bost emakumezkoenean eta giro aparta sortu dute jarraitzaileek, kirolariek blokeak bete dituztenean txaloka eta oihuka ospatuta, baina baita animoak ematen ere.