“Euskara bezala, finlandiera ez da hizkuntza indoeuroparra, horregatik genuen honen berri”

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko api. 8a, 07:00

Laudio Institutuan izan dira esperientzia garatzen. / Aiaraldea.eus

MARIANNE SALMIVUORI eta SANNA SAARINEN Finalndiatik etorritako bi irakasle dira. Erasmus* programaren barruan hizkuntza gutxituak izan dituzte hizpide, Laudio BHIko eta Irlandako ikasleekin batera.

Nongoak zarete eta zer egiten duzue Aiaraldean?

Marianne Salmivuori: Finlandiakoa naiz. Heziketa bereziko irakaslea naiz, eta gaztelania ere irakasten dut. Erasmus+ proiektuan parte hartzen ari gara.

Sanna Saarinen: Nik ingeles eta suediar eskolak ematen ditut. Aurretik ere parte hartu dut Erasmus+ proiektu gehiagotan.

Lehenengo aldia da hau Euskal Herrian? Bazenuten Euskal Herriaren eta euskal hizkuntzaren berri aurretik?

M.S.: Hau da nire lehenengo bidaia Euskal Herrira. Aurretik Espainiako Estatuko hainbat toki bisitatu ditut, baina lehenengo aldia dut hemen.

S.S.: Niretzako ere, honakoa da lehenengo bidaia Euskal Herrira.

M.S.: Finalndiera ez da hizkuntza indoeuroparra da, urdar hizkuntzen familiakoa da. Eskolan ikasi egiten dugu euskara ere badela Europako hizkuntza berezi horietako bat, indoeuroparra ez den hizkuntza horietako bat.

Zein da Erasmus+ proiektuaren bidez landu duzuena?

M.S.: Hizkuntza gutxituak dira landu dugun gai nagusia. Hain zuzen ere hizkuntza gutxitua da parte hartu dugun hiru herrialdeok amankomunean dugun gauzetako bat: guk finlandiera, irlandarrek gaelikoa eta euskaldunek euskara. Apirilean Laudio Institutuko ikasleak jasoko ditugu Finlandian, eta luze hitz egingo dugu gaiaren inguruan.

Finalndian bi hizkuntza nazional ditugu: suediera eta finlandiera. Tradizionalki suediera eliteen eta agintarien hizkuntza izan da. Izan ere, mende luzez Suediaren menpeko lurraldea izan da Finlandia. Gerra baten ostean Errusiako probintzia autonomo bilakatu ginen. Garai hartan finlandieraren influentzia nabarmen handitu zen, Errusiak ez zuelako Finalndian suediera hitz egiterik nahi. Paradoxikoa dirudi, baina Errusiarrei esker da gaur egun finalndiera hizkuntza indartsua gure herrialdean. Gai eztabaidagarria da, ez naiz gehiago luzatuko (barreak).

Nolakoa nabaritu duzue euskararen egoera zuen egonaldian?

S.S.: Lurralde elebiduna da, sentsazio hori daukat. Espainiako betse zonalde batzuetan izan naiz, eta nabaritzen da Euskal Herriak bestelako ezaugarri oso desberdinak dituela. Leku berezia da. Hizkuntza kalean presente dagoela nabaritu dugu.

M.S.: Hona etorri aurretik ikasle guztiek Espainiara gentozela zioten. Uste dut, Finalndiara bueltatzean Euskal Herrian egon direla esango dutela. Asko ikasi dugu.

Zerk harritu zaituzte gehien?

M.S.: Paisaia oso desberdina da. Gure eskualdea oso laua da. Hemen dena duzue gertu: mendiak, itsasoa… Eguraldia ere oso atsegina da. Jendearen jarrera ere asko gustatu zait, oso atsegina. Oso harrera beroa egin digute.
S.S.: Asko disfrutatu dugu. Leku izugarriak bisitatu ditugu, Gaztelugatxe, esaterako. Asko jan dugu ere, izugarria da hemengo janaria! (barreak).

M.S.: Bizi erritmo atsegina duzue hemen. Finlandian oso zorrotzak gara ordutegiekin. Gauzak patxada handiagoaz hartzen dituzue, gogoko dut hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide