Duela egun gutxi Laudio Institutuak Finlandia eta Italiako ikasleen bisitak jaso zituen eta bi aste baino gutxiago behar izan dituzte aiaraldearrek egonaldia itzultzeko.
Izan ere, atzo Loiuko aireportutik atera ziren, Pirinio eta Alpe elurtuak zeharkatu, Munichen eskala egin eta Oulura heldu ziren, Finlandiara. Bidaia lasaia izan zen guztientzat eta ez zen egon inolako arazorik.
Oulutik Pyhäjokira jo zuten eta Saaren Koulu eskolara heltzerakoan familia guztiak euren zain zeuden, guztiak irribarretsu, alai eta pozik. Handik, ikasle bakoitza bere “host family”-aren etxera joan zen zuzenean. Hasi da jadanik eskualdeko gazteen abentura lurralde elurtuan.
Argazkiak: Laudio BHI