Buru-belarri sartu ziren atzo Aiaraldeko ikasleak Finlandiako historian eta ohituretan. Goizean azaldu zieten zer nolako eragina izan duten Suedia eta Errusia herrialdearen iraganean eta gero hizkuntzetan zentratu ziren, han hitz egiten direnetan eta finesaren dialektoetan, hain zuzen.
Finesa eta bere ezaugarriak ikasteko, zenbait esamolderekin jolastu zuten, eta herrialdeko kirol ofiziala ere aurkeztu zieten bisitariei: pesäpallo.
11:00etan, bazkaldu baino lehen, hockey izotz pistara jo zuten, eskolen arteko partidak ikusteko.
Otorduaren ondoren, Annala herri museoa bisitatu zuten eta XIX. mendean han nola bizitzen zen erakutsi zieten bertan, jokoen bitartez.
Eskolara itzultzeko paseoa egin zuten basoan eta amaitzeko izotz-pistan jokatu zuten hockeyan. Arratsaldean, aiaraldearrek zenbait plan egin zituzten euren harrera familiekin.
Argazkiak: Laudio BHI