Aretako herritarrek harrotasunez aldarrikatu dituzte beren kolore eta nortasuna

Maider Ramirez Martin 2025ko api. 5a, 15:30

Aretako Egunaren II. edizioa ospatzen ari dira gaur, egun osoko egitarauarekin. Dantza, musika, jaia eta aldarrikapena izango dira nagusi goizetik gauera arte.

Iaz ekin zioten Aretako bizilagunek Aretako Eguna ospatzeari, herri izaera aldarrikatzeko eta bizilagunen arteko harremanak estutzeko helburuz. Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute.

Aurtengo edizioak, baina, berritasun bat izan du: Aretako Errepublika Independenteko karnet edo nortasun agiriak banatu dituzte, herritar txiki, gazte eta nagusien artean. "Txartel honek ez du balio bankuan mailegu bat eskatzeko, baina ez du iraungitze datarik, hemendik eta urte batzuetara begiratzean orain bezain gazte jarraituko dugu. Aretar guztiok batzen gaituen karneta da, eta horrek egiten du berezi", aldarrikatu dute eguerdiko ekitaldian.

Goizean, nortasun agiriak banatzeaz gain, kalejira egin dute, buruhandi, trikimako eta txistulariek lagunduta. Eskola pareko hagan bandera igo eta gero, Untzueta dantza taldeak eskaini du emanaldia. 

Arratsaldean zehar ere hainbat ekintza egingo dituzte: puzgarriak egongo dira parkean, eta kutxa-eskalada jolasa ere egingo dute. Gauera arte luzatuko da jaia, Gauargi erromeriarekin (20:00etan) eta DJ Katiuskaren saioarekin (22:00).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!