Asteburu izugarri bizia izan dute Laudio Institutuko ikasleek Finlandian

Erredakzioa 2025ko api. 7a, 12:30

Kultura eta aisialdia uztartu dituzte gazteek eta ikuskizun natural zirraragarriaren lekuko ere izan dira.

Ostiral goizean ikasleek Raahe hiria bisitatzeko aukera izan zuten, itsas-museoa eta herriko museoa ikusteko. Raahe kostaldeko herria da, XVII. mendean sortua, eta arrantzak eta arrantzaleek bertako historian izan duten garrantzia azaldu zieten.

Museo horretan munduko urpekaritza jantzirik zaharrena kontserbatzen da, txahala larruarekin XVIII. mendearen hasieran eginikoa, “Manhan herran” izenekoa.

Bazkalorduan Langin kauppahuone hotelera joan ziren. Eraikin historikoa da, alde zaharreko plaza nagusian kokatuta dagoena, eta XIX. mendeko merkatari batek eraiki zuen.

Finlandiar janari tradizionala bazkaldu ostean, gida bat zain zuten Raaheko alde zaharreko bitxikeriak kontatzeko (herriaren sorrera, egurrezko eraikin tipikoak, biztanleen ohiturak eta bizimodua…). 

Ordubeteko bisita egin eta gero, ikasleek haien lagunekin Raahe bisitatu zuten eta familiek jaso zituzten asteburuko plan interesgarriak hasteko.

Harrera familien eskutik, aiaraldearrek iparraldeko hiri nagusira jo dute, Oulu izenekoa, eta familia batek beste bati Laponia ezagutzeko aukera eman dio.

Finlandiako ohiturak hobeto ezagutzeko, ur izoztuan bainua hartu zuten eta Oulun egon ziren.

Halaber, basoan barbakoa modukoa prestatu zuten saltxitxa erreak dastatzeko. Hara ikasle baten familiako traktorean igota heldu ziren.

Gauez ikuskizun zoragarriaz eta paregabeaz gozatu zuten, “Ipar argiak”. Irakasleek ere Ouluko Arte Ederretako museoa bisitatu zuten eta aukera izan zuten baita ere finlandiar "arrantza izotzean" praktika ezagutzeko, Pyhäjokiko irakasleek lagunduta.

Argazkiak: Laudio BHI

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide