Atzokoa izan zen Laudio Institutuko ikasleen azken eguna Finlandian

Erredakzioa 2025ko api. 8a, 15:20

Gaur Aiaraldera itzuliko dira, baina atzo musika finlandiarra landu zuten, bereziki.

Atzo igaro zuten azken egun osoa Laudio Institutuko ikasleek Finlandian. Hain zuzen, Pyhäjokiko eskolan igaro zituzten orduak, eguneroko jardunetan parte hartzen.

Musika tailerrarekin hasi ziren eta “kantele” musika tresna tradizionala jotzen ikasi zuten. Gero, abestu eta jo zuten Kalevala finlandiar olerki epiko bildumaren kanta bat. Ondoren, ikasleek beste tailer bat egin zuten euskal eta finlandiar ondare kulturaren inguruan.

Gazteentzako ekintzak ez ezik, hezitzaileentzako jarduerak ere egon ziren. Horrela, Elina Vehkalak, Pyhäjokiko Hezkuntza sailaren arduradunak eskola bisitatu zuen eta Laudioko irakasleek harekin egoteko aukera izan zuten, bi herrietako hezkuntza sistemei buruz aritzeko. 

Ohiko goizeko bazkalordua eta gero, arte tailerrari ekin zioten ikasleek. Berriro, Kalevala olerki bilduman oinarrituta, marrazkiak sortu zituzten kondaira horien ikonografia inspirazio moduan hartuta.

14:30ean amaitu zituzten saioak eta harrera familiekin azken eguna gozatzera joan ziren aiaraldearrak.

Argazkiak: Laudio BHI

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide