Udal langileen arazoak "ez partxeatzea" eskatu du LABen sail sindikalak. Sindikatuko kideen arabera, hori gertatu da aurrekoetan, eta arazoa denboran luzatu da horregatik. Ondorioz, "benetako irtenbidea berehala ematea" eskatu diote "udal gobernuari eta udalari osotasunean".
Enpresa Batzordearen parte den heinean, LABeko kideek bat egin dute azken asteetako protestetan langileek plazaratutako eskakizunekin. Gauzak hala, egonkortze-prozesuak "lehenbailehen" bukatzea exijitu dute, baina "berme juridiko guztiekin, etorkizunean arazo gehiagorik ez izateko".
Lanpostuen balorazioa amaitzea ere eskatu du LABek, "bost urtetik hona martxan dagoen eskala bikoitzarekin bukatzeko"
Enplegu Publikoko Eskaintzekin jarraitzea ere eskatu dute "lanpostu guztiak bete arte", eta lanpostuen balorazioa amaitzeko beharra ere jarri dute mahai gainean, "inoiz ados egon ez garen eta bost urtetik hona martxan dagoen eskala bikoitzarekin bukatzeko".
Horrekin batera, azkenengo sei urteetan eman ez diren ordezkapenak betetzea eskatu du sail sindikalak, eta baita zerbitzuen segurtasunerako behar diren prebentzio-neurriak abian jartzea, "brigadan eta udaltzaingoan bereziki".
LABen ustez, aipatutako gai guztiek "eragin zuzena" dute lan osasunean. Hori dela eta, aipatutako puntuak "lehentasuna" izatea eskatu diote Udalari.