Monolitoak, dokumentalak, bisita gidatuak edota kontzertuek ezaugarrituko dute Areta Herri Eskolaren mendeurren jaia

Txabi Alvarado Bañares 2025ko api. 9a, 14:49

Urtarrilean egin zuten mendeurren ospakizuna iragartzeko prentsaurrekoa. / Aiaraldea.eus

Goizetik gauera arte luzatuko da egitaraua ekainaren 14an. 

Aurkeztu dute dagoeneko Areta Herri Eskolaren mendeurrena ospatzeko ekainaren 14an egingo den jaiaren egitarau osoa. Goizetik gauera arte luzatuko da programa, eta ekintza esanguratsu ugari izango ditu. 

Goizeko hamarretan hasiko da giroa berotzen, bisita gidatuekin. Ondoren, nostalgiari irekiko dizkiote ateak, ikastetxearen historiari buruzko dokumenatalaren estreinaldiarekin. Goizeko txanpa borobiltzeko, ekitaldia egingo dute eskolan bertan. Monolito bat inauguratu eta zuhaitz bat landatuko dute bertan, eta omenaldia eta ohorezko aurreskua ere eskainiko dituzte. 

Herri bazkariarekin egingo dute arratsalderako trantzitsioa. Gero, dantzak eta haurrentzako jolasak egongo dira iluntzera arte, eta musikarekin emango diote amaiera egunari. Zinkha, Gautegun erromeria eta DJ Katiuska igoko dira eskola aurreko landan atonduko duten oholtzara. 

Egitarau oparo horrekin joko du goia eskolaren mendeurrena ospatzeko antolatutako dinamikak, urtarrilean abian jarritakoa: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide