Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkartearen eta Faktoriaren eskutik, hilabeteko bigarren zapatuetan keramika tailerra egongo da Faktorian. Jarduera emakumeei* zuzendua dago (ez mistoa da). Taldearen muga 12 pertsonakoa da. Izen-ematearen hurrenkeraren arabera itxiko da taldea. Kanpoan geratzen direnek (hurrenkeraren arabera) lehentasuna izango dute hurrengo hilabeteko saioan apuntatzeko.
Aurten ere tokiko artisauekin saretze eta ahalduntze kreatiborako jarduerak antolatuko dituzte, eta Faktorian izango da horietako bat: keramika tailerra. Hain zuzen, Aitziber Duarte keramikagileak hilabeteko bigarren larunbatetan 2 orduko formakuntza saioa eskainiko du. Material gastuei aurre egiteko, 20 € izango da saio bakoitzaren prezioa Faktoriako bazkideentzat, eta 25€ gainontzekoentzat. Prezioaren barne daude material eta postprodukzio gastuak. Egunean bertan ordainduko da.
Interesdunek webgunean eman beharko dute izena. Erreserba izen-emate hurrenkera erabilita egingo da, eta lehenbiziko 12 partaideek izango dute preferentzia. Gainontzekoek lehentasuna izango dute hurrengo saioan onartuak izateko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.