"Egun historikoa" izan zen larunbatekoa Laudio Tenis Taldearentzat, bertako kideen hitzetan. Izan ere, Jon Luja Urquijok Euskadiko Txapelketa irabaztea lortu zuen Alebin kategorian.
Klubeko kideak "pozik eta zoriontsu" azaldu dira euren jokalariak lortutako markarekin. Gainera, nabarmendu dute Lujak "torneo bikaina" egin zuela, "set bat bera ere galdu gabe".
Garaipen honek aukera emango dio gazteari 12 urtetik beherakoen Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Ekainaren 21ean Bartzelonara joango da norgehiagoka horretan parte hartzera, Andoni Agirretxe entrenatzailearekin batera.

Sara Esturok eginiko lana ere goraipatu nahi izan dute tenis taldeko kideek, Espainiako Txapelketarako pasea lortzeko zorian egon baita, "partidu estu" baten ostean eta "lehen urteko alebina" izanda.
