Maiatzaren 4an Laudio bularreko minbizi metastasikoaren aurkako ibilbide solidarioan murgiltzeko aukera izango du 11:30etatik aurrera. Ibilbidea Herriko Plazatik hasi eta udalerri osoa zeharkatuko du Ugarte plazara iritsi arte. Izen emateak zabalik daude jada Ugarte tabernan, Ugarteko kioskoan, Zuentzat dendan eta Gorka tabernan.
Izen-ematearen prezioa 8 eurokoa izango da eta bildutakoa Maite ta bizi elkarteari emango zaio aipatutako kausara bideratzeko. Inskripzioak apirilaren 23ra arte mantenduko dira zabalik, eta kamisetak jaso ahal izango dira apirilaren 30etik maiatzaren 3ra arte Udaletxeko sarreran, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30tatik 19:30etara.