Getxoko Jabekuntza Eskolan egindako prozesuaren emaitza da, zaintzaren antolaketa sozial eta politikoaz zein migratuen estereotipoez hausnartzera gonbidatzen gaituen obra.
Entre dos mundos antzezlanak bidaia bati buruz berba egiten digu: sartzen ez denaz, kanpoan geratzen denaz, bi kontinenteren artean banatuta bizitzeak dakarrenaz. Gizatasunik gabeko sistema burokratiko arrazista erakusten digu, entzuten ez duena, borroka nekagarri gisa planteatzen dena. Langile otzan eta maitekorrak besterik nahi ez dituen lan-sistema batetik, eta aurreiritzi eta estereotipoz jositako gizarte-iruditeria batetik, zeinak lekurik gabe uzten baitu pertsona. Baina “kanpokoek” argi dute ez direla makinak: jakintzak, gaitasunak, nahiak eta beharrak dituzten pertsonak dira.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.