2025/05/18 11:00

Tailerra

Laia Laudio: Zirku-tailerra familian

Laia Laudio: Zirku-tailerra familian
Aldai plaza, Laudio
  • Gorka Anton
  • Maia­tzak 18, igandea
  • 11:00
  • Aldai plaza
  • Familien­tzat
  • Euskara
  • Sarrera: Librea edukiera bete arte

Gorka psikologian graduatua da eta zirkuaren arloko prestakun­tza du. Genero-berdintasunean hezteko helburuarekin uztar­tzen ditu bere bi grinak. Proposa­tzen duen tailer honetan ikasiko dugu zeinen beharrezkoa den emakumeen eta gizonen arteko lankide­tza, zirkuaren munduan estetikoki ederrak diren lanak sor­tzeko. Oso ohikoa da pen­tsa­tzea beti emakumeek egingo dutela arte mota hori. Baina ikusiko dugu ez dela horrela; gizonen­tzako espazioa ere badela.

Hainbat dinamikaren bidez, elkarrenganako konfian­tza eta elkarri lagun­tzeko moduak landuko ditugu, bai eta hi­tzezko eta hi­tzik gabeko komunikazioa ere. Lan-tresna horiek guztiak fun­tsezkoak dira zirkuan.

Amai­tzeko, bikoteka lan erraz bat egingo da, uztaia eta oihal akrobatikoa erabiliz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide