Larrialdi Zerbitzuek 82 urteko laudioar baten gorpua aurkitu dute Leizeagabide inguruan, Laudioko udalerrian.
Hildako gizonaren familiak 15:30ak aldera jakinarazi dio desagerpena SOS Deiak telefonoari. Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, gizonezkoa goizean joan da ibilaldi bat egitera, eta etxera bueltatu ez dela ikusita eman dute desagerpenaren abisua senideek.
Laudioko Ertzain Etxeko agenteak, suhiltzaileak eta udaltzaingoa mobilizatu dira gizonezkoa bilatzeko lanetan. 17:30ean topatu dute gorpua. Hasierako ikerketen arabera, amildegi batetik behera erori da gizona.