Gaur auto bat bidetik atera da eta alboetako hesi metalikoaren kontra jo du. Istripua A-625 errepidean izan da 19:00ak baino lehen, Laudioko saihesbidean, Guardian enpresaren gainean.
Ibilgailuak bistako kalteak izan ditu, baina ez da zauriturik egon, Ertzaintzak adierazi duenez. Poliziak berak kudeatu du trafikoa.