Pertsona bat hil da gaur goizean Bebidas Serrano enpresan. Larrialdi zerbitzuek 8.30ean jaso dute abisua, eta Ertzaintzako agenteak eta Osakidetzako helikopteroa bertaratu dira ingurura, besteak beste. Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez, zendutako langilea enpresako nagusietako bat da.
Ertzaintzak Aiaraldeari adierazi dionez, heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira; baina, zantzu guztien arabera, heriotza-ez traumatikoa izan da.
Osalaneko teknikariek hasiera batean zabaldutako informazioaren arabera, bihotzekoak jota hil da behargina, enpresako bulegoetan zegoela.
Azken honekin, 19 dira Euskal Herrian aurten beharrean zeudela hil diren langileak.