Laudioko II. Jardunaldi Feministak egingo dituzte maiatzean, pil-pilean dauden gaiak eztabaidatzeko

Aitor Aspuru Saez 2025ko mai. 8a, 11:55

Aurkezpenaren irudia Laudioko Udaleko ordezkari politiko eta teknikoekin./ Aiaraldea

Hitzaldia eta eztabaidak ez ezik, antzezlanak, zinema proiekzioak eta bakarrizketak ere antolatu dituzte.

Gaur aurkeztu dute Lezeaga Aretoan Laudioko II. Jardunaldi Feministak, "Zukutu feminismoa" leloa dutenak. Guztira, dozena bat ekintza izango dira eta Nagore Gomara zinegotziak eta Esti Ibarrolak azpimarratu dutenez, asmoa ez da soilik orain gori-gorian dauden eztabaidak lantzea, baizik ere feminismoaren adierazpen anitzak ere eskaintzea. 

Iaz 400 bat lagunek parte hartu zuten eta ekimenari eutsita indartu eta jarraipena eman nahi diete jardunaldiei.

Berez, jardunaldiak maiatzaren 16an hasi eta 30ean amaituko dira. Aurten egitasmoari Christo Casas idazleak emango dio hasiera Maricas malas liburu aurkezpenarekin, 18:00etan Lezeaga aretoan.

Hurrengo egunean, maiatzaren 17an, Entre dos mundos antzezlana eta foroarekin jarraituko dute Kasinoan (19:00).

Laudioarrak ere presente

Hurrengo saioko protagonistak herrikoak izango dira. Hain zuzen, maiatzaren 19an egingo dute Kasinoan eta Kuluxka Antzerkiaren Txontxongilo artikulatua obra, 19:00etan. Lan hori Lezeaga Aretoan bertan egiten den tailerrean sortu du Laudioko emakume talde batek.

Zinea ere ez da faltako, Zinegoaken eskutik; Bilbon urtero egiten den LGTBIQ+ nazioarteko zinema jaialdia. Maiatzaren 20an film laburrak proiektatuko dituzte eta hurrengo egunean, maiatzaren 21ean pelikula luzea. Bi saioak Lezeaga aretoan izango dira arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Umoreak ere bere tartea izango du maiatzaren 22an Ztandap ikuskizunarekin Kasinoan 18:30ean.

Prostituzioaren eta sexu esplotazioaren aurpegi berriak

Programak maiatzaren 23an jarraituko du 18:00etan Lezeaga Aretoan Towanda Rebels ekintzaile feministek egungo sexu-esplotazio digitalaren inguruan eskainiko duten hitzaldiarekin: Ezkutuko prostituzio berria: sugar dating, Only Fans eta ahalduntze faltsua.

Maiatzaren 26an emakume migratuek eurek sortutako antzezlanak hartuko du Kasinoa 18:30ean.

Zaintzari buruz hausnartzen

Maiatzaren 27an zentralitate handiko gaiari buruz eztabaidatuko dute Lezeaga Aretoan 18:30ean. Hain zuzen, zaintzari buruzko gogoeta feminista saioa antolatu dute. Marina Sagastizabal soziologoak, Laudioko Askotariko Emakumeen Kontseiluak eta Tania Siriany, Hegoaldetik Enarak kooperatibatiko kideak hartuko dute parte

Hurrengo egunean bestelako giroa eskainiko dute Kasinoan 19:00etan Irantzu Varelaren Manólogo bakarrizketarekin.

Horrez gain, maiatzaren 29an Izaskun Alonso laudioarrak Artea tresna gisa: desberdintasunaren salaketa, emakumeen artearen historiaren balio eta sorrera hitzaldia emango du Lezeaga aretoan 18:00etan.

Hurrengo egunean Aldai Plazak emakumez osatutako Yare Sound System proiektu musikalaren kontzertua egongo da Laudio reggae/soundsystem musikaz betetzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide