Bebidas Serrano egiten duten familia honen zati handi bat izan zara, beti gurekin eta gure zerbitzura. Laudioko ostalaritzarentzat, eskualdearentzat eta auzotarrentzat.
Miguel pertsona prestua, zintzoa, mugitua eta arduratsua zen bere lana eta familiarekin. Gure lana errazteko prest zegoen beti, familia osoa bezala, ostalaritza izeneko gure mundutxoaren zerbitzuarekin inplikatuta. Herriaren eta ingurukoen zerbitzura, alegia.
Zalantzarik gabe, zure falta sumatuko dugu, eta zure familiaren eta lankideen lekuan jartzen gara.
Bizitzak noizean behin harritzen gaitu horrelako gertakariekin, eta ikasbide gisa balio digu denoi.
Zure lankideei lan handia uzten diezu eta ziur gogoraraziko dizutela eta zure eredua jarraiki saiatuko direla ahalik eta ondoen egiten, zure atsedena atseginagoa izan dadin.
Asko sentitzen dugu galera handi hau, eta animo besarkada handia ematen dizkiegu zure senideei.