Atzo Lezeaga Aretoa baliatu zuen Altzarrate Kirol Elkarteak Berdintasunaren Aldeko Ibilaldi Neurtuaren sariak banatzeko. Gogoratu beharra dago klubak ez duela aitortzen ibilbidea azkarren egiten duena.
Edonola ere, aitortza horiek ez ziren bakarrak izan. Koldo Gabiñari eta Juan Manuel Crespori ere eskerrak eman zizkieten proiektuan egindako lanagatik.
Horrez gain, Amets Meaza, Eva Marquinez, Jon Ander Altube eta Juan Manuel Ibarretxe aitortu zituzten. Izan ere, Altzarrate duela hamar urte sortu zuten eta garai horretan laurak zeuden zinegotzi lanetan.
Ekarteak azpimarratu nahi izan zuen Udaleko talde politikoek egindako apustua emakumezkoen kirolaren alde.
Argazkiak: Antonio Crespo Perez