Miguel Yustek eta Jesus Yustek entrenatzen duten gazte kategoriako CD Laudioko taldeak finala izango du larunbatean 19:30ean Ellakurin. Izan ere, Ariznabarra klubaren kontra jokatuko dute eta irabaziz gero, Euskal Ligatik Espainiako Ligara igotzea lortuko dute.
Berez, bi jardunaldi falta dira txapelketa amaitzeko eta hirugarrenak dira sailkapenean laudioarrak. 57 puntu dituzte eta atzetik datozen taldeek (Deustok eta Gernikak), aldiz, 52. Ondorioz, bi puntu eskuratu behar dituzte geratzen diren bi norgehiagokoetan.
Jakina, irabaztea litzateke modu zuzenena Euskal Ligan egoteko hurrengo denboraldian. Aurrean Ariznabarra izango dute. Gasteiztarrek kategoriari eustea lortu dute, baina horrek ez du esan nahi arriskutsuak ez direnik laudioarren intereserako. Helburua lortuko ez balute, hurrengo astean Aretxabaletaren kontra izango lukete azken aukera.
Aiaraldeko derbia aurretik
Gazteek izango duten lehen finala une aproposenean helduko da. Izan ere, CD Laudioko talde nagusiak euskaldeko derbia jokatuko du Amurrio Clubaren aurka eta horrek lagundu dezake Ellakuri betetzen eta girotzen. Klubak deia zabaldu du zaleek harmailak betetzeko.