Garaipena Ellakurin: Espainiako Ligara igo dira CD Laudioko gazteak

Txabi Alvarado Bañares 2025eko maiatzaren 10a

None
None
None
None
None
None
None
None

2-1 gailendu dira laudioarrak Ariznabarraren aurkako norgehiagokan. 

Lortu dute. Euskal Ligatik Espainiako Ligara igo da CD Laudioko gazte taldea, gaur arratsaldean Ariznabarra 2-1 garaituta. 

Ez da lan makala izan. Euriak jokoa zaildu die jokalari guztiei, baina laudioarrek senide, lagun eta zaleen berotasunarekin kontatu ahal izan dute, eta 21. minutuan sartu dute lehen gola, Kerman Artoren eskutik. Baina euforiak ez du asko iraun, handik hiru minutura iritsi baita Ariznabarraren kontraerasoa, eta berdinduta amaitu dute lehen zatia. 

Indartsu iritsi dira CD Laudiokoak partidaren bigarren txanpara, 46. minutuan sartu baitu bigarrena Ander Vallejosek. Ondoren, markagailua bere horretan mantentzen jarri dituzten indar laudioarrek, eta lortu egin dute. Arbitroaren txibilituaren soinuarekin batera lehertu da giroa Ellakurin. Suziri, bengala eta bonbo hotsak nausitu dira kirolgunean, eta dozenaka lagunek egin dute salto zelaira, garaipena jokalariekin batera ospatzeko. 

Izan ere, ez da makala lortutakoa. 1990. hamarkadaren hasieran erdietsi zuen azkenekoz Laudioko taldeak Espainiako Jubenilen Ligara igotzea. Hiru hamarkada beranduago, ametsa egi bilakatu da berriz Ellakurin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide