Zuzendariak auzolanaren garrantzia azaldu zuen, bai Ombuaren itzala lana egiteko orduan, zein Otañoren bizitzan ere. Izan ere, ingurukoan laguntza izan zuen Karidadeko Bentan, non bertsolari onenen kantak entzuteko aukera izan zuen, bere lehenengo liburua argitaratzeko eta Argentinara joateko.
Une hauetan Bisquert bira zabal batean ari da lana aurkezten, filmaren auzolanean parte hartu dutenen artean, eta jaialdietara eramango du gero ikus-entzunezkoa.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya