Laudion grabatu du Etxando Pestes taldeak bere lehen bideoklipa. Vuelta y Vuelta abestiari irudia jarri diote Alberto Villar Berbit sortzailearekin elkarlanean, eta Zubiko Malekoia eta Orbeko Etxea aukeratu dituzte lokalizazio moduan.
Estudioko bere lehen lana plazaratu du taldeak, Piensa X Ti izenekoa, eta horren barruan dago bideoklipeko abestia. Taldekide gehienak Santurtzikoak dira, baina abeslaria Luiaondon bizi da.