Merkataritza Astea antolatu du Udalak, "saltokiek herriari emandakoa itzultzeko"

Txabi Alvarado Bañares 2025eko maiatzaren 21a

Loreak izango dira egitasmoaren ardatza, eta 2.000 euroko bonoak zozkatuko dituzte 10 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten bizilagunen artean.

Merkataritza Astea antolatu du Laudioko Udalak, tokiko establezimenduen aldeko hainbat egitasmo bilduta. Alde batetik, 2.000 euroko erosketa txartelak zozkatuko dituzte 10 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten bizilagunen artean. Zehaztu dutenez, 54 establezimendu batu dira ekimenera. 

Horrez gain, hainbat jardueraz osatutako egitaraua prestatu du tokiko erakundeak, eta loreek protagonismo berezia izango dute, Ludi Temiñok zehaztu duenez. "Baserritarren merkatua lorez apainduko da, tailerrak egingo dira, herriko elkarteek, Udalbatza barne, Laudioko estatuak lorez apainduko ditu, eta herrian jai giroa sortuko da", azaldu du lehen sektoreko zinegotziak. 

Baina jarduera gehienak maiatzaren 31n egingo dituzte. Izan ere, merkatariek kalera atera ahalko dituzten euren produktuak egun horretan. 

Hemen ikusi daiteke egitarau osoa:

"Merkatariek herriari emandakoa itzultzea" izango da egitasmoaren xedea, Iñigo Martinez Cerrilloren hitzetan. Zinegotziak nabarmendu du tokiko saltzaileak beti egon direla prest "negozioa itxi, kalera atera eta herriak zituen aldarrikapenen alde agertzeko". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide