Lamia Arcas eusko legebiltzarkidea proposatu du EH Bilduren Arabako idazkaritzak eskualdea ordezkatzeko koalizioaren mahai politikoan. Maiatzaren 29tik 31ra bitartean bozkatuko dute proposamena bildukideek eta igandera arte izango dute bestelako hautagaitzak sustatzeko epea.
1985ean jaioa, Lamia Arcas legebiltzarkidea da eta Laudioko EH Bilduko udal taldeko bozeramaile izan zen aurreko legealdian. Halaber, Kantauriko Urkidetzan, Aiarako Kuadrillan eta Udalbiltzan ere ordezkari izan zen. Halaber, 2018an Gure Esku Dago plataformako Berme Batzordean parte hartu zuen. Zuzenbidea ikasi zuen.
Gainerako hautagaiak honako hauek izango dira:
- Gasteizko arduradun politikoa: Ivan Santamaria San Roman
- Arabako Lautadako ordezkaria: Gorka Ortiz de Guinea Vea-Murgia
- Arabako Errioxako ordezkaria: Jose Manuel Villanueva Gutierrez
- Gorbeialdeko ordezkaria: Itxaro Etxebarria Astondoa
- Añanako ordezkaria: Selva Sagasti Moraza
- Arabako Mendialdeako ordezkaria: Urtzi Gaintzarain Gonzalez de Durana
- Trebiñuko ordezkaria: Pablo Ortiz de Latierro Fernandez