Goizeko giroa nagusitu da Ermualdeko jaietan. Atzo mendi ibilaldia egin zuten bertaraino Laudioko Herriko plazatik. Behin goian, haurrentzako jokoez, txistulariez eta erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Gainera, Gure Esku Dagoko kideek postua jarri zuten ekainaren 7rako deitu duten mobilizazioa iragartzeko.
Gaur, aldiz, Aldai plazara mugitu da festa. Txokolate jana eta haurrentzako jokoak egon dira goizean, eta Xaiborrek girotu du eguerdia.
Argazkiak: Jose Mari Gutierrez, Txema Sallen eta Kirikiño