Areta Herri Eskolak jai erraldoia egingo du ekainaren 14an bere mendeurrena ospatzeko eta Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzeko. Mezu hori inguruko hormetan ere zabaltzen ari dira egun hauetan.
Berez, egun osoko egitaraua antolatu dute ekainaren 14rako, umeentzako jarduerekin, herri bazkariarekin, omenaldiarekin, dokumental aurkezpenarekin eta musikarekin. Ekintzak Areta osoan barreiatuko dira eta eskolari buruzko liburua ere salgai egongo da.
Egitaraua honako hau izango da:
10:00 // Ate irekiera eta bisita gidatuak hezkuntza zentroan
11:00 // Dokumentalaren aurkezpena frontoian
11:00-13:00 // Puzgarriak eskolan
12:15 // Landatuko den zuhaitzaren eta monolitoaren aurkezpena, omenaldia eta aurreskua
13:00 // Triki poteoa kaleetan
14:30 // Herri bazkaria eskola aurreko landan
17:00 // Dantza plaza jolastokian Untzueta Dantza Taldearekin
17:00-19:30 // Puzgarriak, tailerrak umeentzat eta graffitia jolastokian
18:30 // Dantzatzeko prest
20:00 // Parrillada eskola aurreko landan eta Zinkha taldearen kontzertua
21:30 // Gautegun erromeria
00:00 // Dj Katiuska