EAJk salatu du Laudioko udal zerbitzu askoren kontratuak agortu direla jadanik

Aitor Aspuru Saez 2025eko maiatzaren 31

Ander Añibarro EAJko bozeramailea. / Aiaraldea.eus

Jeltzaleek kritikatu dute milioi bat euroko gastua egiten duela tokiko erakundeak lizitaziorik gabe.

Laudioko EAJk prentsa oharra zabaldu publikoki salatzeko Laudioko Udalak hainbat lizitazioaren kontratuak iraungita dituela eta, ondorioz, hileroko faktura bidez ordaintzen ari direla.

Jeltzaleek adierazi dute baten bat 2023an agortu zela eta garrantzia handia dutela erakundearen funtzionamendurako: "Egoera horretan dauden zerbitzuen artean daude kiroldegia, udalekuak, kultur etxearen kudeaketa, komunikazio instituzionala, igerilekuetako sorospen zerbitzua, ekintzaileentzako aholkularitza, hondakinen bilketa pneumatikoa eta Udalaren mantentze informatikoa, besteak beste".

Jeltzaleek gogor kritikatu dute egoera eta EH Bilduko gobernuari leporatu diote gardentasunik gabe aritzea eta arriskuak sortzea. "Lizitaziorik ezak, zerbitzuen kalitatea arriskuan jartzeaz gain, Udala oso egoera ahulean uzten du juridikoki eta ekonomikoki. Bizilagunei, enpresa hornitzaileei eta Udalaren irudiari kalte egiten dien egoera da", ohartarazi du Añibarrok.

Halaber, lizitazioak egikaritzeko egutegia exijitu diote EH Bilduri, eta baita atzerapenaren arrazoiak azaltzea ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide