10K Lasterketako edizio berria egongo da jokoan igandean 11:30ean. Laudio Atletismo Klubak antolatzen duen proban izena emateko epea ostiralean agortuko da, gauerdian, eta hemen egin daiteke.
10 euro balio du inskripzioak eta hamar kilometroko ibilbidea egiteko bi aukera eskainiko dituzte: korrika eta patinak baliatuta. Berez, dortsal kopuru mugatu dute, 700 atletentzat eta 100 patinatzaileentzat.
Sariak egongo dira kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzat eta aurreko edizioan bezala, umeentzako lasterketak ere egongo dira.
Haurren kasuan ez da inskripzioa aldez aurretik egin behar, egunean bertan baizik:
- 11:00etan 12 eta 15 urte bitartekoentzat, 2.000 metro.
- 11:10ean 8 eta 11 urte bitartekoentzat, 1.000 metro.
- 11:15ean 0 eta 7 urte bitartekoentzat, 300 metro.
Kirol hitzordu honek Josito Memorialaren tokia hartu zuen, lasterketa herrikoia eskaintzen jarraitzeko Laudion.