Atletismoa nagusi izan da igande goizean Laudioko Zumalakarregi hiribidean. Izan ere, 540 korrikalari eta patinatzailek egin dute 10 kilometroko ibilbidea. Haur kategorietan, aldiz, 290ek parte hartu dute guztira, lasterketa laburragoetan.
Gizonezkoen sailkapen orokorra honela geratu da:
- Ismael Bouragaa (00:32:34)
- Gontzal Bilbao (00:32:48)
- Ander Diez (00:33:07)
Gainera, C.A. Laudio atletismo taldeko Josu Apraiz eta Koldo Ayesta sailkatu dira laugarren eta bosgarren postuetan, hurrenez hurren.
Emakumezkoei dagokienez, hiru hauek osatu dute podiuma:
- Jone Fuente (00:38:05)
- Arrate Mintegui (00:38:32)
- Saioa Elaso (00:38:49)
Egunaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, eta azpimarratu dute eguraldia gakoa izan dela proba baldintza onetan egin ahal izateko. Era berean, hurrengo urtean parte hartzera ere gonbidatu dituzte herritarrak.