Gaur eguerdian trafiko istripua gertatu da Laudioko Latiorro auzunean. Berez, motor gidari bat errepidetik atera da Latiorrondo kaleko inguruetan, biribilgune alboan, eta han dagoen errekaren ibilguan amaitu du.

Hor erori izanak zaildu du larrialdi zerbitzuen lana. Izan ere, lehenik eta behin topatu behar izan dute eta gero atera. Osasun langileek artatu eta gero, ospitalera eraman dute.