Hiru eguneko ospakizunak ekarriko ditu Herrien Kultura Jaiak Laudiora

Erredakzioa 2025eko ekainaren 13a

Dantzek eta musikak garrantzia handia dute ospakizunetan.

Extremadurako, Galiziako, Gaztela eta Leongo eta Andaluziako etxeek antolatzen duten jaia Latiorron izango da asteburuan, gaur 18:30ean hasita.

Herrien Kultura Jaia antolatu dute aurten ere Extremadurako, Galiziako, Gaztela eta Leongo eta Andaluziako etxeek, herrian bertan elkarbizitzen diren zenbait kulturen ezaugarriak plazaratzeko: dantzak, musika, gastronomia...

Hiru egunez luzatuko da ospakizuna gaur arratsaldean hasita. Gauzak horrela, honako hau izango da egitaraua:

Gaur, ekainak 13, ostirala:

  • 18:30 // Ekintzen hasiera eta salmenta postuen irekiera
  • 18:30-21:00 // Kalejira mariatxia
  • 21:30-23:30 // Dantzaldia Amigos del Swing taldearekin
  • 00:00 // Amaiera

Bihar, ekainak 14, larunbata:

  • 11:00 // Salmenta postuen irekiera
  • 12:00-13:00 // Itxarkundia Dantza Taldearen erakustaldia
  • 13:00 // Pregoi irakurketa Felix Mugurutzaren eskutik
  • 13:15-14:30 // Kalejira Arloteekin eta batukadarekin
  • 14:30 // Agintariei harrera eta produktuen dastatzea
  • 16:00 // Mus Txapelketa
  • 18:00-19:00 // Laudio Wellnessen erakustaldia
  • 19:00-20:00 // Kiko Koko Moko pailazoak
  • 20:00 // Galaeciarekin kalejira
  • 20:30-21:30 // Bakarrizketa Manu Kasekin
  • 22:00 // Grupo Venenoren kontzertua
  • 01:00 // Amaiera

Ekainak 15, igandea:

  • 11:00 // Hasiera eta salmenta postuen irekiera
  • 12:00 // Folklore jaialdia: Jaleo, San Fernando, Espalladoiro eta Virgen de Guadalupe taldeekin
  • 16:00 // Amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide