Herrien Kultura Jaia ospatzen ari dira asteburu honetan Latiorron. Berez, atzo abiatu zuten egitaraua, baina gaur eguerdian izan da pregoiaren irakurketa, Felix Mugurutzaren eskutik.
Eukara hutsez idatzitako plaka bat eman diote ikerlariari Andaluzia, Extremadura, Galizia eta Gaztela-Leongo Etxeek, Laudioko historia eta ondarea aztertzen eginiko lanaren aitortza gisa. Hori baino lehen, Itxarkundia dantza taldeko kideen emanaldia egon da, eta pregoiaren ostean abiatu da Arloteen eta batukadaren kalejira.
Gaueko ordu txikiak arte luzatuko da festa gaur, Grupo Venenoren kontzertuarekin. Bihar, aldiz, folklore jaialdiak girotuko du eguerdia, Jaleo, San Fernando, Espalladoiro eta Virgen de Guadalupe taldeekin.
Argazkiak: Miguel Brizuela