Borroka kirolak eta rapa uztartu dituzte Gorobel Kirol Guneko topaketan

Erredakzioa 2025eko ekainaren 15a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Kluben arteko borroka saioa eta rap kontzertuak uztartu zituzten Gorobel Kirol Gunean eta Drumgorri aretoan, hurrenez hurren. 

Fight&Rap ekimena egin zuten ostiralean Gorobel Kirol Gunean. Borroka kirolak eta rap musika uztartu zituzten ekimenean, eta “jendearen parte-hartze zabala eta giro aparta nagusi izan ziren arratsalde eta gau osoan zehar”, antolatzaileek nabarmendu dutenez. 

18:45ean hasi zen ekimena, kick boxing eta boxeo saio irekiarekin. Hainbat mailetako kirolariek hartu zuten parte bertan, eta gertutik ezagutu ahal izan zituzten bi kirol horien filosofia eta diziplina. 

Ondoren, 20:00etan, “benetako protagonisten txanda” iritsi zen, antolatzaileen hitzetan. Gorobel Fight taldeko borrokalariak aritu ziren norgehiagokan, beste hainbat klubetatik bertaratutako kideekin batera, hala nola Zallako Rabeid klubeko kideak. “Sparring topaketak ikusmin handia sortu zuen, eta publikoak borroka diziplinen aniztasuna eta prestaketa teknikoa eskertu zituen”, nabarmendu dute Gorobeleko kideek. 

Ondoren, ekimenaren bigarren txanpari eman zioten paso: kontzertuei. Izan ere, Gorobeleko kideen hitzetan, boxeoak eta rap musikak “erro sozial sakonak” partekatzen dituzte. “Biak sortu dira askotan bazterrean geratutako komunitateetan, autoespresiorako eta erresilientziarako bide bezala. Gorobelek harreman horren garrantzia ulertzen du eta horregatik txertatu zuen kultur eskaintza ere ekitaldian”, azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari.

21:45ean hasi ziren emanaldiak kirol guneko metro eskasetara dagoen Drumgorri aretoan. Streetlight, Laputacienaga, EsepErre eta Mamariga Plaza taldeak igo ziren bertako oholtzara. 

“Kirol zentro bat baino gehiago”

Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera. “Parte-hartzaile eta ikusle ugarik bat egin zuten giro osasungarri, anitz eta errespetuzko batean. Diziplina, artea eta elkarbizitza elkartzen dituen esperientzia bat izan zen, Laudioko bihotzean”, nabarmendu dute.

Euren ustez, horrelako egitasmoek erakusten dute “Gorobel Fight ez dela soilik kirol zentro bat, komunitatea eraikitzeko espazio bat ere badela”. 

Argazkiak: Gorobel Kirol Gunea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide