Azken hilabeteetan eginiko lanketak eman ditu fruituak. Atzo ospatu zen Aretako Herri Eskolaren mendeurrena, arrakasta nabarmenarekin. Ehunka lagun bildu ziren egun osoko egitarauz gozatzeko. Eskolako ate irekiekin eta dokumentalaren estreinaldiarekin hasi zuten eguna, eta omenaldia egin zuten jarraian, monolitoa inauguratuta eta zuhaitza landatuta.
Ondoren, 406 langun bildu ziren herri bazkarian, eta jende ugari geratu zen tiket gabe. Arratsaldean, aldiz, dantzak eta musikak hartu zuten protagonismoa, gauera arte.
Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute urteurrenak izandako harrera:
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta Aretako Guraso Elkartea