Carlos Arraindegiak sinadura bilketa abiatu du, Alberto Acero plazako azokaren ezjabetzaren ondorioz

Aitor Aspuru Saez 2025ko eka. 17a, 18:45

Carlos Arraindegiko jabeak. / Aiaraldea.eus

Eraikinaren jabeek ezjabetza egitera behartu dute Laudioko Udala eta, printzipioz, negozioak ezingo luke han bere jarduerarekin jarraitu.

Carlos Arraindegia sinadura bilketa egiten ari da. Izan ere, negozioa Alberto Acero plazako azokan kokatuta dago eta jabeek eraikin horren ezjabetza behartu dute, egungo egoeran gastuak sortzen baitizkie, diru sarrerak baino. Ondorioz, Udalak bere gain hartu beharko du eraikina eta horrek izugarri zailtzen du dendaren biziraupena, ezin baita bi partikularren arteko kontratua erakunde publiko baten eta partikular baten artekoa bilakatu. 

Berez, azoka osoan geratzen den establezimendu bakarra da, apurka-apurka guztiak itxi baitituzte eta, azkenik, arraindegia baino ez da geratu. Proiektuak 20 urte baino gehiago ditu eta biziraupena zaila ikusten du.

Horregatik, hain zuzen, sinadura bilketa abiatu dute. Momentuz, 200 baino gehiago jaso dituzte, tokiko erakundeari eskatzeko Abasto plaza berrian postu bat esleitzea. 

Udala prest dago "ahal den guztian laguntzeko", baina zaila ikusten du aldarrikapen hori betetzea. Izan ere, Abasto plazan bost salmenta postu baina ez dira egongo. Hiru jadanik aurretik zeudenentzat izango dira (orain Zubiko Kurajo kokatu dituztenak) eta oraindik zehazteke dago beste biak zertara bideratuko dituzten. Edonola ere, helburua zehaztuta ere, Udalak lizitazio bidez esleitu beharko lituzte, hau da, ezingo lizkioke zuzenean inori eman.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide