Herri nortasunaren isla izango dira Aretako jaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko ekainaren 28a

Egitaraua ixten ari da Aretako Jai Batzordea. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 24tik 27ra ospatuko dituzte Aretako Jaiak. Aretako Jai Batzordea jai herrikoi eta parte hartzaileak antolatzeko apustuan berretsi da aurten ere.

Ohiko osagaiak izango dituzte Aretako jaiek aurten ere. Aretako Jai Batzordeko kideak buru-belarri ari dira lanean uztailaren 24tik 27ra luzatuko diren ospakizunetako egitaraua osatzeko.

Uztailaren 24an Aretako Kultur Etxetik jaurtiko dute txupinazoa, herriko buruhandi eta hanka-palo taldearen eskutik. Lehen suziriak eztanda egin bezain laster festa giroak Aretako bazter guztiak hartuko ditu.

Aurreko urteetan bezala txapelketa gastronomikoak, herri bazkariak, tailerrak edota kalejirak eguneroko ogia izango dira Aretako jaietan. Kirol ekitaldiek ere tokia izango dute egitarauan: pilota partidak, herri kirol erakustaldiak, mendi irteerak… Kirol ekitaldien artean Aretako VII. Trail Lasterketa izango da protagonista. Uztailaren 26an egingo dute eta honezkero zabalik dago izena emateko epea. Gainera,korrikalari gazteenentzako Trailtxiki lasterketaren bigarren edizioa egingo dute aurten ere.

Herritik eta herriarentzat

Aretako Jai Batzordeak gaueko giroa bermatzeaz gain, egun osoan herrian festa nagusi izatea du helburu. Hori dela eta, egun osoko programazioa osatzea da jaien atzean dagoen talde eragilearen apustua: “Adin eta gustu guztientzako egun osoko egitaraua osatzea da gure asmoa, ditugun muga ekonomikoen barruan”. Horretarako goizetik iluntzera luzatuko den programazio musikala ari dira lotzen; tokiko trikitilari eta txistulariekin eta baita gaueko kontzertu eta erromeriekin ere bai.

Aretako Jai Batzordetik Aretako jaien izaera herrikoia azpimarratu dute: “Ilusio eta gogo izugarriak jarri ditugu jaien antolakuntzan”. Herritarrei egitarauan modu aktiboan parte hartzeko deia luzatu diete. Zalantzarik gabe Aretako herri nortasunaren isla izango dira beste urtez batez Aretako jaiak.

Ohikoan bezala, musikak ere protagonismo nabarmena izango du jaietan. Antolatzaileek aste honetan bertan jakinarazi dute zeintzuk izango diren aurten oholtzara igoko diren taldeak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide