Aniztasuna nagusi Orbeko Etxearen urteurrenaren lehen txanpan

Txabi Alvarado Bañares 2025ko eka. 17a, 14:04

None
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 2 1750162012755
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 3 1750162013691
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 4 1750162014697
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 5 1750162015509
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 6 1750162016568
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 7 1750162018106
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 8 1750162019194
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 9 1750162020038
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 13 1750162024428
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 10 1750162021263
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 11 1750162022629
Aniztasuna nagusi Orbeko Etx 12 1750162023693

Larunbatera arte luzatuko da egitaraua Gardea auzoko baserri okupatuan. 

Egitarau oparo bezain anitza prestatu dute Orbeko Etxearen XXIV. urteurrenerako, eta hori argi geratu da azken egunetan. Ostegunean tokiko sortzaileen emanaldi bateratua egon zen, Shashel Calderon olerkariaren, Leire Sanjurjo eta Paula Urquijo dantzarien eta Iaiaiai irrintzilari taldearen eskutik.

Ostiral arratsaldean, aldiz, haurrentzako jarduerak izan ziren nagusi Gardea auzoko baserri okupatuan, eta larunbatean iritsi zen kontzertuen txanda, Ira Et Decessus, Fly Shit, Troika, Korasek, Kiratxa, Xispa and The Wild Pigs eta Parentesis 536 taldeekin. 

Hiru egun falta dira oraindik egitarauari amaiera emateko. Gaur (ekainak 18) Enemigos del Imperio liburua eta errepresioaren kontrako txostena aurkeztuko dituzte.

Ostegunean, aldiz, hardcore doinuak nagusituko dira espazioan, Stone Leek talde japoniarraren eta Orbekon bertan entseatzen duen Erruki Jauna laukotearen eskutik. 

Bukatzeko, egun osoko jaia egingo dute larunbatean, bermutarekin, bazkariarekin eta bingo musikatuarekin. Ondoren, arratsaldean, Crust Fit lehiaketa antolatuko dute, basket xtrem, igela, ping pong eta tokan jolasteko. Gauera arte luzatuko dute jaia gero, queimadarekin eta DJ Peru zein Noizean Noise kolektiboaren musika saioekin. 

Argazkiak: Orbeko Etxea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide